KLUBA

HISTORIA

Urretxindorra Kirol Elkartea Bilbon kokatutako irabazi asmorik gabeko kirol elkartea da. 1995eko maiatzaren 2an sortu zen San Adrian auzoan, eta, denborarekin, Miribilla auzo berrira eta inguruko eremuetara zabaldu zen.

Urretxindorra Ikastolako ikasleen guraso-talde baten gogoak eta elkarlanak bultzatuta sortu zan. Helburu nagusia gazteei kirola egiten jarraitzeko aukera ematea izan zan, Bizkaiko Foru Aldundiak araututako eskola-futboleko etapa amaitu ondoren.

Gainera, Klubak, bere idiosinkrasiaren ondorioz, kirolean oro har eta futbolean bereziki euskararen erabilera sustatzea du helburu.
Klubaren jarduera nagusia futbola da, 2011tik 2016ra saskibaloi sail bat ere izan zuelarik. Gainera, auzoko egunerokotasuna osatzen duen elementu gisa, San Adriango Auzo Elkarteko eta jai batzordeko kide da, auzoko bizitza soziala dinamizatuz.

Klubaren filosofia jokalariak, ahal den neurrian, Ikastolako ikasle eta ikasle ohiak izatean datza, baina beti Kluba auzoko neska-mutil guztiei irekiz.

Era berean, Zuzendaritza Batzordeak Ikastolako gurasoek osatzen dituzte, eta proiektu horri jarraipena ematen diote denboran zehar, 1995ean sortzaileek izan zuten espiritu berarekin, eta haien lana biziki eskertzen diegu: Ramón López, Miguel Angel Fernández, José Ignacio Gómez, José Angel Olivencia, José Antonio Ortega, Carlos Linaza eta Tomás Ruiz.

Gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu Zuzendaritza Batzordeetako kide guztiei, egin duten lan desinteresatuagatik eta klubarekin duten inplikazioagatik.

27 urte daramatzagu lanean,  auzoko neska-mutilek  kirola egiteko aukera izan dezaten

HELBURUA

Gure inguruan bultzatzea

Zuzendaritza

Laguntzaileak