euskera

aurrepauzoak

Kirol-arloan euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko proiektu batean lan egin behar zela konturatu ginen, honako galdereei erantzuna emango ziona hain zuzen ere:

– Nolako aukerak dituzte gaur egungo 12 eta 18 urte haur eta gazteek euren bizitza euskeraz egiteko?

-Gehienei, eskolak eskaintzen die esparru bat euskeraz aritzeko, baina hortik kanpo?

-Futbolean euskeraz jokatzeko eta gozatzeko aukerarik ba al dago Bilbon?

Proiektu hau eskolaz kanpoko eremuan kokatu da, aisialdiaren arloan, eta zehatzago, kirolaren esparruan.

 

metodologia eta egitasmoaren gauzapen proposamena

 

Egitasmo hau abian jartzeko momentu aproposa 2020-2021 ikasturtearen bigarren zatia dela deritzogu, izan ere, gaur egungo egoera ikusirik eta batez ere kirola praktikatzeko dauden traba eta baldintza guztiak kontuan izanik, planifikazio eta estrategiarako une egokia dela deritzogu.

Kirol jarduerak euskaraz izan daitezen behar diren baldintzak ematea, dauden zailtasunak, kluba eman ditzaken pausoak, eta abar aztertzen arituko gara. 
Horretarako, klubeko errealitatera hurbildu gara, jokalari eta  entrenatzaile gazteek egunerokotasun horretan dituzten hizkuntza-jokaerak eta bizipenak ezagutu asmoz, modu horretan, aurrera begirako proposamenak egin ahal izateko.