Azken urteetan egindako azterketak erreferentziatzat hartuta, joko sinplifikatuak – Gure kasuan Futbol -3 – Alderdi tekniko-taktikoen entrenamendu analitikoaren eta araututako joko korapilatsuaren arteko zubia dira, trebetasun teknikoak behar bezala gauzatzea errazten baitute, horietan esku hartzen duten jokalarien kopuru mugatuaren ondorioz.
Aurrekotik ondorioztatzen da f-3ak jokalari bakoitzekoesku-hartze proportzio handiagoa dakarrela (1/3), F-5ek (1/5), F-7k (1/7) eta abarrek baino. Horrela, jokalari bakoitzeko ekintza tekniko kopuru handiagoa zenbatetsi daiteke denbora-banaketa berdinean.
Ikerketa ezberdinen arabera, futbol 3-ko ezaugarriak joko espazio eta ekintza teknikoen garapenean 5-7 urte bitartekoumeen ezaugarriekin bat datoz, futbol 5 edo 7-ko ezaugarriekin alderatuz.
Emozionalki
Umeen parte-hartzea altuagoa izango da.
Arrakasta izateko aukera gehiago maila guztietako umeek.
Autoestima garatu eta umeen nortasuna eraikiko da.
TOPAKETAK eta Arautegia
Topaketak bi astebururo izango dira, eskola-kirolaren egutegia errespetatuz. 5 eta 6 urtekoak 3×3 eko partiduak jolastuko dutituzte eta 7 koak 5x5eko partidekin hasiko dira eta aurrera egin ahala 7x7ra pasako dira.