PSIKOMOTRIZITATE-FUTBOL KIROL ESKOLA 2014-2015-2016

Urretxindorra Kirol Elkarteak Futbol-Psikomotrizitate eskola bat jarri du abian San Adrianen eta Miribillan, 2021-2022 denboraldirako, 2014-2015-2016 urteetan jaiotako haurrentzat.

Ingurunearekiko proiektu arduratsua da, kalitatezkoa eta euskaraz, eta metodologia berritzaile batean oinarritzen da. Metodologia horrek kirola egiten ikasteko sistema bultzatzen du, kirolaren oinarrizko kontzeptuak eta psikomotrizitatea jolasaren bidez bereganatzean oinarrituta.

Proiektu berri eta berritzailea, “Futbol taldearen” eredu tradizionaletatik bereizten dena. Haurren prestakuntzan zentratzen da, eta, batez ere, hain adin txikietan lehiatzea saihesten du. Proiektu hori filosofia horren alde egiten dutenekin partekatuko da.

2015ean eta 2016an jaiotakoentzat , jarduerak hiru egunekoak izango dira, bi astegunetan, bat psikomotrizitatekoa eta bestea baloiarekin jokoetakoa eta 2014an jaiotakoentzat Futbol Eskolako bi egun  . Eta hirugarren egunean, hamabostean behin, asteburuetan, 3 kontra 3 “futbol Txapelketa” jokatuko da Danok Bat klubarekin batera. Aste barruko jarduerak ikastolako psikomotrizitate gelan eta zelaietan izango dira. Jarduera guztiak euskaraz dira.

 

URTEA ENTRENAMENDUA 1 ENTRENAMENDUA 2 PARTIDUAK
2016 Baloiagaz jokoak Psikomotrizitatea 3×3
2015 Baloiagaz jokoak Psikomotrizitatea 3×3
2014 Futbol Eskola Futbol Eskola

 

Asteburuko jardueran, 2015-2016an jaiotakoek 3 kontra 3 joko-sistema berri batean jokatuko dute. Sistema horren bidez, haurrek jolasean banakako parte hartzea handiagoa izatea sustatzen da, eta, horrela, maila guztietako haurrak hobetzeko aukera gehiago izatea lortzen da, jokalari gutxiago izatearen ondorioz. Horrela, haurren autoestima eta nortasuna garatzen laguntzen da. 2014an jaiotakoek 5 kontra 5 jokatuko dute eta bilakaera egokiarekin eskola-kirolaren sistema probatuko dute (LH-3) 7 kontra 7.

  • Hasiera/amaiera data: urria-maiatza (eskola-egutegira egokituko gara)
  • Astean zeharreko jarduera: Urretxindorra Ikastolako instalazioaetan
  • Hamabostean behingo jarduera: Danok-Bat instalazioaetan.3 kontra3 sistema.
  • Plaza mugatuak: 15 ume talde bakoitzeko.

Bilera informatibo bat egingo dugu apirilaren azken astean. Jarduera, metodologia eta abar nola egingo ditugun azalduko dizuegu. Izena ematea beharrezkoa da, bilerara osasun-berme egokiekin egin  ahal izateko.
Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete urretxindorrakirolelkartea@gmail.com helbide elektronikoan, edo honekin batera doan formularioa betez.

Zuen zain gaude