METODOLOGIA

Haurraren garapenerako hain garrantzitsuak diren objektuak, jostailuak eta espazioak ere haurren beharren arabera diseinatzen dira, eta bertan egingo  ditugun jardueretan aukera ugari eskainiko  ditugu hezkuntza aberatsa eta integrala izan dadin.

Jolasen eta jardueren bidez, umeari heldutasun psikomotorra eta nortasunaren garapena sustatzen lagunduko diogu. Horretarako, bi espazio desberdin erabiliko dira:

Psikomotrizitate gela eta Futbol zelai

ENTRENAMENDUAK

ENTRENATZAILEAK

Play Video

Taldeak , gehienez 15 umez osaturik egongo dira. 

Jarduerak hiru egunekoak izango dira, bi astegunetan, bat psikomotrizitatekoa eta bestea baloiarekin jokoetakoa  5 eta 6 urte dituztenentzat eta bi Futbol Eskolakoa 7 urte ditztenentzat. Eta hirugarren egunean, hamabostean behin asteburuetan, ” OLGETAN  3x 3 futbol Topaketa” egingo da Danok Bat klubarekin. Aste barruko jarduerak ikastolako psikomotrizitate gelan eta alorretan izango dira. Jarduera guztiak euskaraz dira.